Web 2.0 y herramientas de red para la educación infantil y primaria

  1. Sarrera

Sare historiaren azkeneko 20 urteak Internet itzulerarekin markatuak izan dira. Internet ezaguera komunikatzeko, sortzeko, zabaltzeko, hobetzeko eta editatzeko ingurune bat bezala ulerturik dago. WWW-a gaur egungo komunikazio garapenaren hasiera delakoan gaudela esaten dugu hainbat arrazoiengatik: lehendabizi, doako sarbidea duen teknologi bat bezala zabaldu zelako; gero, WWW-a informazioa trukatu eta partekatzeko komunikazio tresna bezala sortu zelako.

‘Punto com’ enpresen booma eta bere ondorengo gainbehera 2000 urtearen hasieran, sarearen ahultasunak agerian utzi zituen, baina baita bere sendotasunak ere. Guztiok sarean informazioa sartzeko, sortzeko eta ekoizteko aukera izateak nobedade bat izan zen. Horren ondorioz, etapa hau ezagupen askearen, lankidetzaren eta Web 2.0-aren etapa bezala ezagutu izan da.

1.1.1.   Web 1.0

Web hau era estatiko batean informaziora sartzeko tresna bezala erabiltzen zen; hau da, informazio bilketa moduan. Hezkuntzan Web 1.0 erabiltzea ezarri zuen hezkuntza-ereduaren ezaugarriak hauek dira:

  • Irakurketarako eta estatikoa den informazioan sartzeko web bat bezala ulertzen da.
  • Banakako adimena: sarean argitaratutako informazioan indibidualizatua eta pertsonalizatua.
  • Sareen erabilera ikaskuntza tresna bezala heziketa informalean.
  • Sarbide, bilaketa, aukeraketa eta elaboraziorako estrategiak.

1.1.2.   Web 2.0

Web honek garrantzitsuak diren aldaketak eta aurrerapenak ekarri zituen sareko komunikaziora. Heziketaren ikuspuntutik, web 1.0tik Web 2.0ra eman den jauzia hezkuntza-modelo berri bat osatu zuen eta ezaugarria hauek ditu:

  •  Web 2.0 irakurketa eta idazketarako web bat da eta helburu komun bat duten erabiltzaileen artean sortua eta mantenduta dago.
  • Web 2.0 heziketa formalean integratu egiten da ikasleek informazioa komunikatu, sartu, editatu, hobetu, partekatu, baloratu eta eraikitzeko espazio bat sortuz.
  • Sarean dauden zerbitzu eta baliabideetan oinarritutako heziketa.

  2.Sareko baliabideen sailkapena

Gaur egun gauza guztietarako tresna eta zerbitzuak esistitzen dira, baina nola dakigu beraien esistentziaz? Eta garrantzitsuagoa nola dakigu horietako zeintzuk erabili behar ditugu hezkuntzan? Irakaslearen zeregin nagusia, egoera didaktiko bat planteatzea da.

 2.1. Espazio-denbora aldagaiaren araberako sailkapena

  •  Komunikaziorako tresna sinkronikoak. Nahiz eta irakasle eta ikasleak fisikoki leku berdinean ez egon, aldi berean mezu trukaketa egitea ahal dute,
  • Komunikaziorako tresna ia sinkronikoak. Bi subjektu edo gehiago aldi berean konektatuak daudenean eta hitzezko kode idatziez eraikitako mezuak bidaltzeko eta jasotzeko erabiltzen dituzten tresnak dira. Chat-a izan daiteke horietako tresna bat.
  • Komunikaziorako tresna asinkronikoak. Nahiz eta ikasleak eta irakasleak denbora eta espazio berdinean ez egon, beraien artean komunikatzen uzten dituzten tresnak dira.
  • Komunikaziorako tresna para-asikronikoak. Sare espazio berdinean baina denbora ezberdinean ematen den komunikazioa da.

 2.2. Erabilitako ikur-sistemaren araberako sailkapena

Baliabideak hezkuntzan integratzeko bi funtsezko irizpide kontutan hartu behar dira; alde batetik, ikasleen ezaugarriak eta beste aldetik, erabilitako ikur-sistema. Sailkapen hau ikasleen perfilera egokitzen diren tresnak dira:

Testu-orientazioaren web baliabideak.

  • Informazioan sartzeko eta bilatzeko baliabideak: web orrialdeak, hezkuntza-atariak, prentsa digitala, bilatzaileak…
  • Edukiak editatzeko eta argitaratzeko baliabideak: blog-ak, wikiak
  • Komunikaziorako baliabideak: chat, sare sozialak…

Ikus-orientazioaren web baliabideak.

  • Informazioan sartzeko eta bilatzeko baliabideak: irudiak igotzeko, editatzeko eta ikusteko programak, Flickr, Picasa; bideoak ikusteko eta igotzeko programak, hala nola, Youtube.
  • Edukiak editatzeko eta argitaratzeko baliabideak: irudiak sortzeko eta editatzeko programak, paint bezalakoa; bideoak editatzeko programak, keerpoof.
  • Komunikaziorako baliabideak: bideokonferentziak egiteko edo elkarrekin marrazteko aplikazioak, Flockfraw adibidez.

2.3. Heziketa-funtzio edo erabileraren araberako sailkapena

2.3.2.  Jane Hart-en ikaskuntzarako tresnen direktorioa

a)Heziketarako tresnak:klaseko lanak banatzeko, igotzeko, kudeatzeko eta jarraitzeko erabiltzen diren tresnak, adibidez, Moodle, Jing eta Elgg.

b)Zuzenean dauden tresnak: audio edota irudizko denbora errealeko bilerak eta hiru dimentsiotan egiteko erabiltzen diren tresnak. Adobe Connect Pro, Dimdim eta Second life adibidez.

c)Aurkezpen eta dokumentuentzako tresnak: odf, e-book, dokumentuak edo aurkezpenak sortzeko eta partekatzeko erabiltzen diren tresnak, hala nola, Word eta Power point, Writer eta Impress OpenOffice, Google Docs, Prezi…

d)Blog, wiki eta web orrialdeen tresnak: Blogak (WordPress, Blogger), web orrialdeak (Adobe Flash eta Google site) eta wikiak (PBworks, Wikispaces, wetpaint) sortzeko tresnak dira.

e)Bideo, audio eta irudien tresnak: irudiak editatzeko tresnak (Photoshop, Paintshop Pro), irudiak (Flickr, Picasa), audioak (iTunes) eta bideoak (Youtube, Teachertube) kudeatzeko aplikazioak, audioak editatzeko tresnak (audacity) eta screencasts sortzeko tresnak (camtasia, screener).

f)Mikroblogging tresnak: Twitter da nabarmenena, hezkuntzarako tresna hoberena izanik.

g)Elkarlaneko tresnak: Delicius, Google Calendar, Wikipedia, Google Maps, FriendFeed

h)Elkarlanerako sare sozialak: Facebook, Likedln, Google Apps, eta BaseCamp.

i)Nabigatzaileak, erreproduzitzaileak eta irakurgailuak: edukietan sartzeko eta saretik nabigatzeko tresnak, adibidez, Google Reader, Google Alerts, Dropbox…

La competencia digital e informacional en la escuela (Area 2009)

Eskolaren lan garrantzitsuenetarikoa da gaur egun bizi garen kultura digitalaren aurrean gazteei honekiko jarrera kritikoa izaten erakustea. Ikastetxeak konsziente izan behar dute gizarte honetan HHko eta baita LHko haurrek beren denbora librea aparatu elektronikoekin igarotzen dutela.

Liburuak atzean geratzen ari dira, dagoeneko haurrek informazioa aukeratu eta maneiatzen dute askotan irakasleen laguntzarik gabe. Irakaslearen papera aldatu dela ikusi behar du hezkuntz komunitateak. Beste alfabetitzazio mota batzuk sortu dira, eta irakasleek baita ikasleek ere hauek dominatu behar dituzte: alfatetizazio digitala, ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio informazionala eta baita multialfabetizazioa ere.

Hauek menperatu ezkero informazioa erabiltzea, kudeatzea ,maneiatzea … errazagoa gertatuko da. Beraz, hauek ere badira irakasleek jakin eta bere ikasleei erakutsi behar dizkien beste konpetentzia batzuk. Era berri honek, ikasleen erritmo ezberdinak gehiago errespetatzen ditu, irakasleak ikasleen jarraipena egitea errazagoa izango du, informazio iturri gehiago eta desberdinak maneiatu ahal izango dira liburukoaz gain… Honek denak beste ikasle eredu berri baten formakuntza ekartzen duelarik.

La alfabetización digital en la formación del profesorado (Area )

Teknologiek azkar eboluzionatzen duten einean, irakasleek eboluzio honetaz konturatzea ezinbestekoa da. Ikasleak etengabe ari dira berritzen baina irakasleak estankatuak geratzeko aukera gehiago dituzte. Ikasleei erabilra berriak erakustea zaila gertatuko delarik, kasu askotan ikasleen erabilera eta jakintza irakasleena baina osatuagoa izango delarik.

Honekin esan behar da, digitalki alfebetizatuak egoteak, ez duela balio nahikorik. Hau da, momentuoro ikasten era moldatzen egon behar gara eta beste konpetentzia batzuk ere kontuan hartu beharrekoak izango dira.

IKTeen erabilera egokia lortzea luzetako prozesu baten emaitza da, hau da irakasleek konturatu behar dute teknologiek aukera anitzak eskeintzen dituztela eta hauei buruzko jakintza beharrezko zaiela. Honetarako beraz, hainbat formazio sortu dira irakasleentzako.

Formazio hauen helburuak hauexek dira:

-IKTen erabierak sustatzeko: konpetentzien hobekuntza lortzea, jarraipen formakuntza bat eskeintzea eta noski hauei buruzko irizpide berriak eskaintzea

-IKTen erabilera pedagogikoa ere garrantzitsua den aldetik, hau irakasgaietan erabiltzeko modelo berri bat erakutsi/ematen zaie irakasleei, honekin batera eduki multzo bat eskeini eta IKT trebetasunak hobetzeko asmoz.

RECURSOS EDUCATIVOS TIC DE INFORMACIÓN, COLABORACIÓN Y APRENDIZAJE

IKT baliabideak, ikasketa, kolaborazio eta informazio-prozesu didaktikoei laguntzen diete, heziketa-esparruko profesionalen formakuntzan.

Marko kontzeptual eta kontestual bat azaltzen da informazio, ikasketa eta kolaboraziozko IKT baliabideen integrazioarentzat.

Sin título 1.

Baliabide didaktikoek hurrengo funtzio hauek betetzen dituzte:

  1. Motibatu, interesa piztu eta mantendu
  2. Informazioa eskaini;
  3. Ikasleen ikasketak gidatu
  4. Adimena eta trebetasuna ebaluatu
  5. Behaketarako, esplorazioarako eta esperimentaziorako ingurumenak ematen dituzten simalazioak eskaini.
  6. Sormenerako eta adierazpenerako ingurumenak eskaini.

Elementu bakoitzaren diseinu egokiak, ikaste eta irakaste prozesuen zati beharrezkoa da:

  • Helburu konpetenteak: ikasitakoaren emaitzak zehaztea.
  • Edukiak: modu tradizionalean edo modu digitalean landu.
  • Metodología: ikasleen sormena eta parte hartzea sustatzen dituzten estrategiak erabiltzea.
  • Ekintzak: ekintza ezberdinak planifikatu.
  • Errekurtsoak: errekurtso tradizionalak zein IKTak erabili.
  • Ebaluazioak: helburu konpetenteak era jarrai batean ebaluatu.

INSTE-k NET izeneko estandar batzuk garatu ditu eta hauek erreferentzia marko gisa balio dute Estatu Batuetan.

  • Ikasleen ikasketak eta sormena erraztea.
  • Lan egiteko ereduak bultzatu aro digitalean.
  • Aro digitalarekin zerikusia duten praktikak diseinatu.
  • Hezkuntza profesionalean parte hartu.

Hiru IKT errekurtso mota aurki ditzazkegu: informaziozko errekurtsoak, kolaboraziozkoak eta ikaskuntzakoak:

Informaziozko IKT baliabideak

Informaziorako IKT errekurtsoak gai jakin baterako behar den informazio eta datuak eskuratzea errazten du. IKT errekurtso informativo batzuk entziklopedia birtualak, tresna web 2.0 eta webgrafiak dira.

Entziklopedia birtualek gai jakin bateko bilketa sakona eskaintzen dute. Web 2.0-ko tresnek dokumentuak sortu, aholkatu eta compartitzea uzten dute, gai jakin bati buruzko informazioa eskuratzeko.

Kolaboraziozko IKT baliabideak

Sare profesionaletan parte hartzeko aukera ematen digute . Errekurtso kolaboratiboek elkarrekin lanean egiteko sareen egonkortasuna dakarte eta horien erabilera testuinguru desberdinetan gauza daiteke. Horietako baliabide batzuk , Webinar, Blogak, eta  Second Life gisako sareak dira.

Ikaskuntzarako IKT baliabideak

Ezagutza kognitibo-soziala, prozedimentala eta jarrerazkoa eskaintzen dizkigute. Edukiak eta aktibitateak lantzeko modu ezberdinak eskaintzeko, tradizionalak diren baliabideak  eta IKT-ak daude.Zenbait baliabide didaktiko tradizionalak, gida didaktikoak, testu liburuak, edota maketa errealak dira, besteak beste. Horietako batzuk tutorial interaktiboak, online galdeketak, web 2.0ko erremintak, etab… dira.

Bi eredu teknopedagogiko ezberdin aurkitu dezakegu: TPCK eredua eta EAAP eredua.

TPCK erdua

modelo-t

EAAP erdua

Sin título 1.

IKT-EN IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROPOSAMENAK

Irakasleek, IKT baliabideak integratu behar dituzte, ikasleak mugitzen diren inguru honen alde onak aprobetxatzeko. IKT baliabideen taxonomiak, laguntzen digu erabilpen hezitzaile baterako eszenatokien adibideak ondo ulertzen, zenbait elementuen bidez: baliabide mota, ikaste-prozesuak, ezagupen-mota eta erremintak.

Laburbilduz, irakasleen formazioa TIC-en txertaketaren prozesuan zentratzen da, behar kontextualen baitan.

Eskola 2.0. 1×1 baino gehiago

Hurrengo kurtsoan gobernuak eskola 2.0 proiektua martxan jarriko du. Gelak arbela digitalak, haririk gabeko internet konexioa eta ikasle bakoitzarentzako ordenagailu eramangarri pertsonalak izango dituzte eta irakasleek beharrezko informazio osagarria jasoko dute.

Irailean jartzen hasiko dira, beraz 2009/2010 kurtsoko 5.mailako 420.000 ikasleek edukiko dituzte teknologia hauek beraien geletan.

Gaur egun Prestakuntzarik ez izateak langabezian egoteko kondena bat da, lehenago beranduago baino kunplituko delarik. Gaur egun hezkuntza ikuspegi berri bat zehazten ari da eta honako ezaugarriak ditu:

  • Ikasten ikastea
  • Alfabetizazioa konplexu eta denboran aldagarria den kontzeptu bat bezala ezagutzen da
  • Ezagutzen eguneratze etengabearen beharra.

Ikuspegi honek hezkuntza munduan IKT-ak  integratzeko prozesuetan aldaketa sakonak inposatzen ditu. Sistema honen aldaketak hurrengo alderdietan zehaztu daiteke:

  • Irakaslea hizlari izatea utzi behar du eta aholkulari bilakatu beha da, orientatzaile modura gizarteak ematen dizkion teknologiak erabiliz.
  • Ikasleek ez dira ezagueraren errepoduzitzaileak izan behar baizik eta erabiltzaile azkarra eta informazioaren kritikaria izatera iritsi behar dira, horretarako bilatzen, informazioa komunikatzen, eskuratzen,etab. ikasi behar du.
  • Eskola-erakundeak IKT-tan oinarritutako ingurune birtualak sortzeko aukera sortu behar du.

Oinarrizko konpetentziak curriculumean sartzeak hainbat helburu ditu:

  •  Ikaskuntza formalak, nahiz informalak eta ez formalak integratzea.
  • Irakaskuntza bideratu eta erabaki erlatiboak iradoki irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetara

Gelak teknologiaz beteak egon behar dira ez bakarrik Interneteko sareaz baizik eta sozializatzeko, informazioa partekatzeko, komunikatzeko, eztabaidatzeko baliabidez osatua. Ikasketa digital on batentzako hainbat faktore eragiten dute. Lehendabizi, teknologia aproposa edukitzea beharrezkoa da.

ESKOLA 2.0 PROGRAMA

4 urteetan zabalduko da , 2009tik 2013ra eta zentru guztietako ikasleei afektatuko die, 5 eta 6.mailatik 1 eta 2.DBH arte.

Eskola 2.0ren jokabidearen ardatzak:

  • Gela digitalak: ikasleak eta ikastetxeak IKT baliabideez hornitu.
  • Konektibitatea: Interneteko konexioa gela guztietan egotea bermatu.
  • Irakasleen prestakuntza: irakasle guztiek teknologiei buruzko prestakuntza bat izatea bermatu.
  • Baliabide digitalak: heziketa material digitala eskuratu, irakasle, ikasle eta familientzat.
  • Familiak eta ikasleak baliabide hauen erabileran sartu.

IRAKATSI ETA IKASTEKO ERA BERRI BAT

Ikasleentzako portatila ikasteko tresna bat izango da, han liburu eta herraminta guztiak sartuta edukiko dituzte eta hau motxila digital bezala bihurtuko da. Tresna digitalak elkarreragileak erabiltzea motibazio baliabidea izateaz gain, norberaren ikaskuntza sustatzen laguntzen du.

Eskola 2.0: etiketa bat baino gehiago?

Hezkuntza testuinguruan ematen den autonomia intelektual, politika, ekonomikoa eta teknologikoaren gabezia teknologien garapena ahalbidetuko duten gunerik ez egoteagatik gertatzen da eta honek heziketari dagozkion proposamenen garapena oztopatzen du.

Web 2.0ren bitartez Eskola 2.0 izeneko proiektua sortu zen eta orain Eskola 2.0 Google-en bilatuz 190.000 entrada azaltzen dira. Gaurko modernitate guztia teknologia digitalarekin lotuta dago eta hori 2.0 izango litzateke.

Web 2.0ren ideia 2003.urtean airean gelditu zen, baina 2004.urteko kongresuan, O’Reilly Media eta MediaLive prestatutakoa, hartu zuen indarra, han ezagutu zen zer zen Web 2.0.

Web 2.0 zenbait ezaugarri ditu:

  • Aplikazio desberdinen bitartez, informazioa konpartitzea errazten duen interakzioa da.
  • Beste erabiltzaileekin interakzionatzea eta edukiak partekatzea aukera ematen du.
  • Informazioa erraztasunez kendu eta beste leku batean txertatzea uzten du.
  • Erabiltzaileek beraien informazioa kontrolatzen jakin beharko lukete.

Teknologia honek dituen ezaugarriak, heziketan lan egiten duten pertsonen imajinazioa piztu du.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei egindako ikerketa batean, eskolan horrelako teknologia erabiltzea ez dute ondo ikusten, zenbait oztopo ikusten dituzte:

  • Alde batetik denbora galarazten die.
  • Interneten aurkitzen duten informazioa ez dela fidagarria iruditzen zaie.
  • Ikerketa lanak “kopiatu eta pegatu” izeneko lan bat izango dela pentsatzen dute, benetan ikertu behar den lana ikertu gabe gelditzen delarik.
  • IKTen erabileraren bitartez, formakuntza on bat galtzen dutela sentitzen dute.

Eskola berri hauetan ez da bakarrik ordenagailuak erabiltzeko sarea eta teknologia 2.0 dituzten lekuak behar. Aldaketa hauek ulertzen dituzten hezitzaileak eta familiak behar dituzte ordea.

2009.urtean Espainiako gobernuko buruak, Jose Luis Rodriguez Zapatero, Eskola 2.0-ren jaiotzaren berri eman zuen. Milaka ordenagailu eskoletako neska eta mutilengana joango ziren, baina nola erabiltzen ziren eta zertarako ziren azaldu gabe. Liburu berdinak egongo ziren baina orain digitalak eta azterketek sistema berdina jarraituko zuten.

Praktika on baten adibidea

Praktika ona emaitz onugarriak eta aurrerapenak nahiz hobekuntza sustatu behar duela jakinda, guk honen inguruko praktika bat sortu dugu. Hona hemen gure praktika onaren adibidea:

PRAKTIKA ONA

1. IZENBURUA: Klima eta neurgailuak

2. TESTUINGURAKETA:
Jarduera honen bitartez 3.mailako haurrek dagokien gaiari buruzko aurkezpen bat
prestatu beharko dute gaiari amaiera eman eta ikasi dutena baloratzeko. Honetarako, hainbat baliabide erabil ditzakete, baina teknologiaren alorreko hainbat baliabide derrigorrez erabili beharko dituzte: power point, movie maker eta word.

Gelan bi saio eskeiniko zaizkio lana garatzeari, baina, gelaz kanpoko lana ere beharrezkoa izango da. Honetarako, saretik elkar komunikatzeko gmaila eta bere aplikazioak erabili beharko dituzte.

Lana bukatzean, duten materiala irakaslearekin konpartitu (eskura nahiz saretik) beharko dute honek zuzenketak egin ditzan eta aurkezpena burutuko dute gelakideen aurrean.

3. HELBURU DIDAKTIKOAK:

IDENTITATE EREMUA:
1. Gelako dinamikan garaiz eta egoki parte hartzea
2. Bere dohainez eta lankideenez ohartzea

EREMU SOZIALA:
1. Bizikidetzarako adostutako jarraibideak errespetatzen ditu
2. Ikaskideak diren bezalakoak onartzen ditu

ADIMENAREN EREMUA:
1. Ikaskideen lana aintzat hartzen du
2. Arazoei aurre egiteko gai da
3. Adostutako lanak egiten ditu

EREMU EMOZIONALA:
1. Norbaitekin gatazka badu, bestearen iritzia entzuten jakingo du
2. Gatazken aurrean jokatzen jakingo du, konpondu eta norabidea aldatuko du

IKTen EREMUA:
1. Lana egiteko, teknologia eraginkorra eta erabilgarria bihurtuko du
2. Ordenagailuaren eta sarearen funtsezko funtzionamendua menderatuko du
3. Programa ezberdinak kontrolatuko ditu (movie maker, power point, word)
4. Ikaskideek lana sarean egiten eta konpartitzen jakingo dute

4. GAITASUN OROKORRAK eta ESPEZIFIKOAK (4.mailara arte):

TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: Teknologia ulertzea eta erabiltzea: hainbat IKT baliabideak eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea.

1. Oinarrizko hardware-baliabideak maneiatzea

1.1 Ordenagailuaren funtsezko funtzionamendua ulertzea, sortu, adierazi eta
lankidetzan aritzeko gailu teknologikoa dela aintzat hartuta.
1.2 Sagua eta teklatua maneiatzea. Inprimagailuaren eta monitorearen nondik
norakoak eta irteera gailu gisa duten funtzio jakitea

2. IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea

2.1 Interneteko zerbitzuak erabiltzea informazioa bilatzeko

3. IKTak testu informazioa prozesatzeko erabiltzea

3.1 Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea (idaztea, ezabatzea,
puntuazioa, azenu markak, informazioa grabatu eta berreskuratzea)

4. IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea

4.1 Grafikoen bitartez zenbakizko informazioa irudikatzea, hartarako hezkuntza
software espezifikoa erabiliz
4.2 Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (batuketa, kenketa, biderketa,
zatiketa)

5. IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea.

5.1 Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (irudiak, soinua, testua edo
bideak txertatzea)

6. IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea
6.1 Kideekin konektatzea, heldu baten laguntzaz, ad hoc proiektuen bitartez

BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: Jarrera irekia eta ikertzailea; ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak; pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago, pertsonaren adina eta testuingurua edozein izanik ere.
1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
2. Ingurune birtualetan moldatzea
3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
4. Sortzaileak izatea eta berritzea
5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

HERRITARTASUN DIGITALA: Jarrera kritikoa eta gogoetatsua eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz, eta gizartean adostutako jokabide arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriak arautzeko.
1. Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea
2. Jabetza intelektuala balioestea
3. Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea

5. EDUKIAK:
1. Europako klimak
2. Euskal Herriko klima
3. Euskal Herriko klimograma (grafikoa eta interpretazioa)

6.ORIENTAZIOA METODOLOGIKOAK:

123

7. JARDUERA SEKUENTZIA ETA AZALPENA:

Honako plangintza izango du praktikak:
Lehendabizi azalpena emango zaie ikasleei: landuko dugun hurrengo proiektua “Klimatologia” gaiaren inguruan izango dela eta taldean jardun beharko dutela adieraziko zaie. Proiektuka lan egitearen helburua, bukaeran, ikasi duten guztiaren eta gaiaren aurkezpena egitea izango da, IKT baten laguntzaz, power point aurkezpen bat erabiliz, esaterako.

Helburu finala ikasitako guztiaren aurkezpena bada, bitarteko lana eta jakintza-eskurapena modu ezberdinetan egingo da. Horretarako prozedura hau jarraituko dute:

Lehenbiziko pausoa gaian kokatzea,eta honen inguruan zer ezagutzen duten jakitea izango da. Horretarako, galdera hau planteatuko die irakasleak: Zer dakigu gai honi buruz? Zer dakizue klimatologiari buruz? Honelaxe, bai irakaslea eta bai ikasleak gaiaren barruan koka daitezke. Batetik ikasleak aukera dute bere iritzia emateko gaiarekiko interesa piztuz, eta bestetik irakaslea kontura daiteke zer nolako maila dagoen bere klasean gai horren inguruan. Datu hauek, hain zuzen ere, aukera ematen diote irakasleari baloratzeko zer ezagutza duten ikasleak eta nola landu dezakeen. Adibidez, antzematen badu klimatologia hitza zer den ez dakitela honetan azalpen eta lanketa berezia egin dezake etab.

Bestetik, zer dakiten galdera horretan azaltzen diren zalantzak bilduko dituzte, eta horretatik denen artean zer jakin nahi duten zehaztuko dute: Zer jakin nahi dut klimatologiari buruz? Hain zuzen ere, honek gidatuko die gaiaren inguruan zer eduki bilatu dezaketen, zer da bilatzea interesatzen zaidana etab. Honelaxe, hurrengo pausoa gaiari lotutako informazio-bilketa egitea izango da, eta horretarako klase-orduak utziko zaizkie. Lehenago, etxean, gaiari buruzko informazio bilatu beharko dute (bai liburu eta baita ordenagailua erabiliz) eta gero, taldean biltzean, ekarri dutena ulertu, informazio bakoitza esanguratsua den ala ez erabaki eta hautaketa bat egingo dute. Informazio hautaketa eta prozesamendu lana da proiektuaren egin beharretan luzeena eta horregatik, hau klasean egingo dute.

Hurrengo pausoa, aldiz, informazioa era ulerterrazean ipintzea eta aurkezpenaren zirriborroa egitea, etxetik egin dezaketen gauza bat da, betiere, IKTen laguntzaz. Behin lanaren gidoia eginda dagoela, beraien ardura izango da aurkezpenean bakoitzak esango duena adostea. Azkenik, ikasgelako saio batean, aurkezpenean esan behar dutena entsaiatzeko denbora utziko zaie, horrela aurkezpenaren prestaketarako batak besteari gomendioak emateko aukera erraztuz.

Behin aurkezpena burutu, feedback-a egingo dute klasean. Ikasle bakoitzak bere klase kideen iritzi jasoko du, non nola ikusi duten aurkezpena zehaztuko duten, zer ikasi dute lan honen bidez eta zer hobetu dezakeen azalduz. Modu honetara ikasle bakoitzak hausnartu dezake, eta bere akatsak nahiz trebetasunez ohartu. Hurrengo aurkezpenari begira helburu berriak zehaztuz:zer egin dezake bide berdinean eta zer hobetu dezakeen.

8.EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

1.ARLOAREKIKO

-Klima ezberdinak eta hauen ezaugarriak ezagutzen dituzte
-Klima bakoitzaren kokalekuak dakizkite eta adibideak ematen dituzte
-Klimogramak egiten eta interpretatzen dakite
-Lanarekiko kritikoak dira

2.IKTekiko

-Erabili dituzten baliabideak menderatzen dituzte
-Baliabide teknologiko berrien ezagutza dute
-Sarean nabigatzen eta balizko informazioa lortzen dakite

Concepto de «buenas prácticas»: origen y desarollo

PRAKTIKA ONAK: JATORRIA ETA GARAPENA

Praktika bat ona dela deritzogu emaitz onuragarriak baditu lantzen ari den testuinguruan. Horretarako, jarduerak hobekuntza bultzatu behar du, aldaketa positiboa aurrera eramanez.

Praktika onak ikasi daitezke, eta behin hauek barneratuak izan, beste erakundeei edota gizakie irakatsi diezaiokegu.

Nola jakin dezakegu praktika ona den ala ez? Erabilera desberdinak eduki ditzazke:

  •  Aurrerapena sustatzea.
  •  Erronkak eta helburuak zehazten dira.
  • Akatsak beharrezkoak, haietatik ikasteko eta jakiteko zertan hobetu.
  • Ez ditu desberdintasunak agerian uzten.
  • Erakundeen aldaketak kudeatzeko baliabidea da.
  • Erabakiak hartzeko tresna gisa erabil daiteke.
  • Transferitzeko (besteei irakasteko) eta zabaltzeko gaitasuna eduki behar du.

Praktika on bat definitzeko, hiru ezaugarri hartu behar dira kontuan:

  • Zer testuingurutan ematen den
  • Sistema baten sorkuntza hobekuntzak egon direla baieztatzen duena
  • Transferentzien ahalmean testuinguru desberdinentzat

Praktika on batek hobekuntzetara gidatu behar du.

Bencharming izeneko sistemak, beste zentro bateko sistema behatu eta analizatu egiten du gero bere sistema propioa hobetzeko.

HEZKUNTZAREN INGURUKO ARTIKULOA: Una siesta de doce años

Hona hemen Carles Capdevila kazetariak hezkuntzaren inguruan idatzitako artikuloa. Oso unteresgarria eta egokia iruditu zaigunez gure blogean konpartitu nahi izan dugu, gehiagok ere irakurri ahal izateko. Zer deritzozue?

UNA SIESTA DE DOCE AÑOS

Educar debe de ser una cosa parecida a espabilar a los niños y frenar a los adolescentes. Justo lo contrario de lo que hacemos: no es extraño ver niños de cuatro años con cochecito y chupete hablando por el móvil, ni tampoco lo es ver algunos de catorce sin hora de volver a casa. Lo hemos llamado sobreprotección, pero es la desprotección más absoluta: el niño llega al insti sin haber ido a comprar una triste barra de pan, justo cuando un amigo ya se ha pasado a la coca. Sorprende que haya tanta literatura médica y psicopedagógica para afrontar el embarazo, el parto y el primer año de vida, y que exista un vacío que llega hasta los libros de socorro para padres de adolescentes, esos que lucen títulos tan sugerentes como Mi hijo me pega o Mi hijo se droga. Los niños de entre dos y doce años no tienen quien les escriba.

Desde que abandonan el pañal (¡ya era hora!) hasta que llegan las compresas (y que duren), desde que los desenganchas del chupete hasta que te hueles que se han enganchado al tabaco, los padres hacemos una cosa fantástica: descansamos. Reponemos fuerzas del estrés de haberlos parido y enseñado a andar y nos desentendemos hasta que toca irlos a buscar de madrugada a la disco. Ahora que al fin volvemos a poder dormir, y hasta que el miedo al accidente de moto nos vuelva a desvelar, hacemos una siesta educativa de diez o doce años.

Alguien se estremecerá pensando que este período es precisamente el momento clave para educarlos. Tranquilo, que por algo los llevamos a la escuela. Y si llegan inmaduros a primero de ESO que nadie sufra, allá los esperan los colegas de bachillerato que nos los sobreespabilarán en un curso y medio, máximo dos. Al modelo de padres que sobreprotege a los pequeños y abandona los adolescentes nadie los podrá acusar de haber fracasado educando a sus hijos. No lo han intentado siquiera. Los maestros hacen algo más que huelga o vacaciones, y la educación es bastante más que un problema. Pido perdón tres veces: por colocar en un título tres palabras tan cursis y pasadas de moda, por haberlo hecho para hablar de los maestros, y, sobre todo sobre todo, porque mi idea es -lo siento mucho- hablar bien de ellos. Sé que mi doble condición de padre y periodista me invita a criticarlos por hacer demasiadas vacaciones (como padre) y me sugiere que hable de temas importantes, como la ley de educación (es lo mínimo que se le pide a un periodista esta semana).

Pero estoy harto de que la palabra más utilizada junto a escuela sea ‘fracaso’ y delante de educación acostumbre a aparecer siempre el concepto ‘problema’, y que ‘maestro’ suela compartir titular con ‘huelga’.

La escuela hace algo más que fracasar, los maestros hacen algo más que hacer huelga (y vacaciones) y la educación es bastante más que un problema. De hecho es la única solución, pero esto nos lo tenemos muy callado, por si acaso. Mi proceso, íntimo y personal, ha sido el siguiente: empecé siendo padre, a partir de mis hijos aprendí a querer el hecho educativo, el trabajo de criarlos, de encarrilarlos, y, mira por donde, ahora aprecio a los maestros, mis cómplices. ¿Cómo no he de querer a una gente que se dedica a educar a mis hijos? Por esto me duele que se hable mal por sistema de mis queridos maestros, que no son todos los que cobran por hacerlo, claro está, sino los que son, los que suman a la profesión las tres palabras del título, los que mientras muchos padres se los imaginan en una playa de Hawái están encerrados en alguna escuela de verano, haciendo formación, buscando herramientas nuevas, métodos más adecuados.

Os deseo que aprovechéis estos días para rearmaros moralmente. Porque hace falta mucha moral para ser maestro. Moral en el sentido de los valores y moral para afrontar el día a día sin sentir el aprecio y la confianza imprescindibles. Ni los de la sociedad en general, ni los de los padres que os transferimos las criaturas pero no la autoridad. ¿Os imagináis un país que dejara su material más sensible, las criaturas, en sus años más importantes, de los cero a los dieciséis, y con la misión más decisiva, formarlos, en manos de unas personas en quienes no confía? Las leyes pasan, y las pizarras dejan de ensuciarnos los dedos de tiza para convertirse en digitales. Pero la fuerza y la influencia de un buen maestro siempre marcará la diferencia: el que es capaz de colgar la mochila de un desaliento justificado junto a las mochilas de los alumnos y, ya liberado de peso, asume de buen humor que no será recordado por lo que le toca enseñar, sino por lo que aprenderán de él.

Carles Capdevila