La competencia digital e informacional en la escuela (Area 2009)

Eskolaren lan garrantzitsuenetarikoa da gaur egun bizi garen kultura digitalaren aurrean gazteei honekiko jarrera kritikoa izaten erakustea. Ikastetxeak konsziente izan behar dute gizarte honetan HHko eta baita LHko haurrek beren denbora librea aparatu elektronikoekin igarotzen dutela.

Liburuak atzean geratzen ari dira, dagoeneko haurrek informazioa aukeratu eta maneiatzen dute askotan irakasleen laguntzarik gabe. Irakaslearen papera aldatu dela ikusi behar du hezkuntz komunitateak. Beste alfabetitzazio mota batzuk sortu dira, eta irakasleek baita ikasleek ere hauek dominatu behar dituzte: alfatetizazio digitala, ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio informazionala eta baita multialfabetizazioa ere.

Hauek menperatu ezkero informazioa erabiltzea, kudeatzea ,maneiatzea … errazagoa gertatuko da. Beraz, hauek ere badira irakasleek jakin eta bere ikasleei erakutsi behar dizkien beste konpetentzia batzuk. Era berri honek, ikasleen erritmo ezberdinak gehiago errespetatzen ditu, irakasleak ikasleen jarraipena egitea errazagoa izango du, informazio iturri gehiago eta desberdinak maneiatu ahal izango dira liburukoaz gain… Honek denak beste ikasle eredu berri baten formakuntza ekartzen duelarik.

La alfabetización digital en la formación del profesorado (Area )

Teknologiek azkar eboluzionatzen duten einean, irakasleek eboluzio honetaz konturatzea ezinbestekoa da. Ikasleak etengabe ari dira berritzen baina irakasleak estankatuak geratzeko aukera gehiago dituzte. Ikasleei erabilra berriak erakustea zaila gertatuko delarik, kasu askotan ikasleen erabilera eta jakintza irakasleena baina osatuagoa izango delarik.

Honekin esan behar da, digitalki alfebetizatuak egoteak, ez duela balio nahikorik. Hau da, momentuoro ikasten era moldatzen egon behar gara eta beste konpetentzia batzuk ere kontuan hartu beharrekoak izango dira.

IKTeen erabilera egokia lortzea luzetako prozesu baten emaitza da, hau da irakasleek konturatu behar dute teknologiek aukera anitzak eskeintzen dituztela eta hauei buruzko jakintza beharrezko zaiela. Honetarako beraz, hainbat formazio sortu dira irakasleentzako.

Formazio hauen helburuak hauexek dira:

-IKTen erabierak sustatzeko: konpetentzien hobekuntza lortzea, jarraipen formakuntza bat eskeintzea eta noski hauei buruzko irizpide berriak eskaintzea

-IKTen erabilera pedagogikoa ere garrantzitsua den aldetik, hau irakasgaietan erabiltzeko modelo berri bat erakutsi/ematen zaie irakasleei, honekin batera eduki multzo bat eskeini eta IKT trebetasunak hobetzeko asmoz.

Redes programatik: ezin XIX.mendeko metodologia erabili XXI.mendeko ikasgeletan.

 

 XXI.mendeko irakasleak etorkizun ezezagun baterako prestatu beharko ditu bere ikasleak.

 

Marc Prensky, bideojokuetan espezialista

Irakaste arloan goitik beherako iraultza beharrezkoa dela, inork ez du dudetan jartzen. Teknologia berriek, bideojokuek eta sare sozialek, paper garrantzitsu bat edukiko dute egungo sistema deseraikiko duten ikas-prozesu berrietan. Gaitasun eta konpetentzia berriak lantzeko eta erakusteko tresnak ez ezik, etorkizunean konpetente izateko beharko dituzten ezaugarriak bermatuko dizkiete, betiere, beraien erabilera egokia eta koszientea izanik. Bideojokuetan espezialista den Marc Prensky-ren elkarrizketa batetik hau gorde dugu:

Ikaslea bere aprendizaian inplikatua egon dadin, zein izan daiteke irakaslearen papera? Marc Prensky-k honako erantzun hau eman du: ordenagailu eta bideojokuak ez dira diruditen bezain kaltegarriak, nahiz eta orain arteko haineganako sentimenduak negatiboak izan diren positiboak baino, nahiz eta orain arte uste honetan bizi: bideojokuek arrisku gehiago sortzen dituzte onurak baino. Prenskyk, aldiz, uste hau ezeztatu eta honakoa defendatzen du: bidejokuek eskaintzen dizkiguten onuren aldean. arriskuak oso txikiak dira, eta beraz, uste publiko ezkor hori aldatu beharko litzateke.

Prensky-k dioenez, bideojokuek eskaintzen dizkiguten onurak hauexek dira: bideojokuen bidez, jokalariak erronkak hartzen ditu bere gain, eta feedback batetik hasita jarduten ikasten du: erabaki egokiak erta eraginkorra hartzen ikasten du, arau multzo baten baitan aritzen da jolasean, eta irizpide batzuk errespetatzen dituzten helburuen atzetik doaz. Lanpostu batek eskatzen dituen jardunbide konpetenteak eskaintzen ditu, alegia, bideojoko batek. Eta hau guztia, gainera,  motibazioa eta dibertimendua eskuratuz.

Imma Marín, Marinva bideojokuen zuzendariak ere bideojokuen onurak azpimarratzen ditu: alde batetik beraien aspektu ludikoa aipatuz eta haien erralismo eta hobekuntzak ere balioetsiz. Pazientzian eta diseinuan trebezia garatzen direla eta irudimena ere lantzen. Hau gutxi balitz, joku interaktiboan, beste pertsonekin lankidetzan aritzea ahalbideitzen dute bideojokuek, mundu birtual eta imajinario baten baitan.

Modernotasun lukidoa: hezkuntza likidoa

 

Modernotasun likidoa, kategoria soziologikotzat hartuta, aldaketaren eta iragankortasunaren irudi da. Likidotasunaren metaforak hau esan nahi du: etengabeko eraldaketa eta mugiemendua, behin betiko formarik eza. Bauman soziologoak proposatutako metafora hau, gizarte indibidualista eta pribatizatu baten baitan bizi diren pertsonen arteko loturen ezegonkortasunaz, eskastasunaz ari zaigu, izaera iragankorra, lurrunkorra duten giza-harremanez, alegia.

Zygmunt Bauman

descarga

Modernitasun likidoaren kontzeptua

Solidoak, zurrunak eta eraldatzen zailak dira, likidoak ez bezala: azken hauek ez egonokorrak eta jariakorrak dira, etengabeko forma aldakorra dutenak. Fluidotasuna eta likidotasuna egun bizi dugun modernotasunaren historia deskribitzeko metafora egokia da. Egungo errealitate likidoaren erronka bat zera da: etorkizuneko gertakariak eta dilemak -krisi egoerak, konfiantza-harremanak…- ezin iragarri izatea da. Honi buruz hain gutxi jakiteak inpotentzia, ezinegona sorrarazten digu. Ezin iragarri ahal baldin badugu nola gertatuko, garatuko diren gauzak, orduan, ezin izango dugu prestatu, defenditu bapatean datozen gertakari horiek aurrean. Egun hain errotua dugun bizitzeko era ikusteko modu dramatiko xamarrra da, modernitate likidoa deritzogun hau. Duela 200 urte inguru suertatzen zenarekin alderatuta, egungo errealitatea hankaz gora balego bezala da. Errealitate solidoan, hain zuzen, zegoen ohituragatik, gizarte harremanak solidoak, bizitzan zehar iraunkorrak, betirakoak ziruditen. Aldiz, egungo gizartea etengabean aldatzen ari da, eta era oso azkarrean gainera. Ezagutu edo espero ezin dezakegun etorkizun baterako ezin planifikatuan aurkitzen dugu maiz gure burua.

Denok gaude modernotasun likidoaren mareetara ikusgai. Gizarteak azken urteotan bizi izan dituen eta bizitzen ari den iraultza informatikoa dela medio, eta era berean, honek dakartzan aldaketa sozial-kulturalak direla eta, hezkuntza sistema atzean geratzen  ari da aspektu honetan. Ondo dakigu eskolak gizartearen isla behar duela izan, eta halaber, gizartean ematen diren arazoei erantzuten irakatsi. Gizartea informatizatzen ari den heinean, eskola ere honekin batera eraldatu beharko litzateke. Teknologia berriak kanpoan erabiltzen baditugu, zergatik ez eskola barruan? Garai likidoetarako, hezkuntza likidoa: ur asaldatu, turbulentu hauetan barrerna ito beharrean, bizitzen eta surfeatzen jakingo duten pertsonak eraikitzeko beharra ezin ukatu.

Mapa Semántico de la Modernidad Líquida

Zygmunt Bauman – Hezkuntzak modernitate likido honen baitan eredu berrien beharra dauka.

Inguru hain jariakor baten baitan beraz, epe luzeko konpromezuaz hitz egitea pixka bat fortzatua litzateke: ikerketa soziologiko batzuen arabera, egungo gazteen kezka nagusia ez dela, inondik inora, betirako izango den lanpostu bat aurkitzea. Bizitza osorako izango dena? Bai, zera, ez dute hori nahi: sentitzeko, experimentatzeko, probatzeko irrika daukate. Gazte hauek aldaketez, bizipen berriez beterik dagoen bizitza baterako izan dira prestatuak. Nahi dena jakin beharrean, nahi ez dena argi edukitzeko joera dago.

Zigmunt Baumanen «Hezkuntzaren erronkak modernotasun likidoaren baitan»  liburuak, ideia honetan dauka abiapuntua: inpazientziaren sindromea, hau da, denboraren xahutzea gorrotagarri, gogaikarri iruditzen zaion animo egoera eta ikuspuntuan hezi gaituzte gazteok. Horrela, egun hain ohikoa den kontsumismoa ez da gauza materialen pilaketan oinarritzen, baizik eta hauen erabilera motzaren gozamenaz. Ikuspuntu honetatik, hezkuntza, objetu bezala hautematen da, prozesu bezala beharrean. Horrela, hezkuntzaren kontzeptuak atzean uzten du bizitza guztirako ikaskuntzaren nozioa, erabili eta bota egiten den ikaskuntza nozioarengatik ordeztuz. Ikuspuntu hau gainditzea, da, hain zuzen, hezkuntzak modernotasun likidoaren baitan daukan erronketako bat. Hezkuntzak, bizitzan zehar ematen den etengabeko ekintza bat behar luke izan, eta ez soilik murriztu gaitasun teknikoen sustatzera. Dialogo esparru eta eskubide demokratikoak berreskuratuko dituzten hiritarrak, pertsonak eraikitzea da garrantzitsuena, horrela, beraien eta beraien inguruko etorkizuneko gertaerak kontrolatu ahal izateko. Etengabeko aldaketan dagoen mundu batean, honen baitan gertatzen diren aldaketen abiadura jarraitzeko adina eraginkorra behar du izan hezkuntzak. Hezkuntza likidoaren aurrez aurre gaude.

ALFABETIZAZIO ERA BERRIAK, IKT ETA ESKOLA: KONPETENTZIA DIGITALAREN GARAPENA

DGHGGDF

 


 

ALFABETIZAZIO AUDIOBISUALA: irudiak eta bere formak interpretatzeko eta ulertzeko gaitasuna da. Modu kritikoan irudiaren lenguaia eta sintaxia baloratzean datza.

ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKO/DIGITALA: Alderdi instrumentala maneiatzen datza (software-a, hardware-a…) eta bertan eman daitezkeen               barianteen aurrean erantzun egokiena ematen jakitea.

INFORMAZIOAREN ALFABETIZAZIOA: Informazioaren kudeaketa egokia egiteko gaitasuna. Informazioa daukazun helburuaren arabera                     bilatu,sailkatu, interpretatu…

 MULTIALFABETIZAZIOA: gainontzeko alfabetizaioen garapena eta integrazioa. Gizarte multimodal honen baitan ikaslegoa hainbat bitarteko eta            egungo kultur lenguaietarako prestatzea defendatzen du, alfabetismo anitzak integratuz.