Modernotasun lukidoa: hezkuntza likidoa

 

Modernotasun likidoa, kategoria soziologikotzat hartuta, aldaketaren eta iragankortasunaren irudi da. Likidotasunaren metaforak hau esan nahi du: etengabeko eraldaketa eta mugiemendua, behin betiko formarik eza. Bauman soziologoak proposatutako metafora hau, gizarte indibidualista eta pribatizatu baten baitan bizi diren pertsonen arteko loturen ezegonkortasunaz, eskastasunaz ari zaigu, izaera iragankorra, lurrunkorra duten giza-harremanez, alegia.

Zygmunt Bauman

descarga

Modernitasun likidoaren kontzeptua

Solidoak, zurrunak eta eraldatzen zailak dira, likidoak ez bezala: azken hauek ez egonokorrak eta jariakorrak dira, etengabeko forma aldakorra dutenak. Fluidotasuna eta likidotasuna egun bizi dugun modernotasunaren historia deskribitzeko metafora egokia da. Egungo errealitate likidoaren erronka bat zera da: etorkizuneko gertakariak eta dilemak -krisi egoerak, konfiantza-harremanak…- ezin iragarri izatea da. Honi buruz hain gutxi jakiteak inpotentzia, ezinegona sorrarazten digu. Ezin iragarri ahal baldin badugu nola gertatuko, garatuko diren gauzak, orduan, ezin izango dugu prestatu, defenditu bapatean datozen gertakari horiek aurrean. Egun hain errotua dugun bizitzeko era ikusteko modu dramatiko xamarrra da, modernitate likidoa deritzogun hau. Duela 200 urte inguru suertatzen zenarekin alderatuta, egungo errealitatea hankaz gora balego bezala da. Errealitate solidoan, hain zuzen, zegoen ohituragatik, gizarte harremanak solidoak, bizitzan zehar iraunkorrak, betirakoak ziruditen. Aldiz, egungo gizartea etengabean aldatzen ari da, eta era oso azkarrean gainera. Ezagutu edo espero ezin dezakegun etorkizun baterako ezin planifikatuan aurkitzen dugu maiz gure burua.

Denok gaude modernotasun likidoaren mareetara ikusgai. Gizarteak azken urteotan bizi izan dituen eta bizitzen ari den iraultza informatikoa dela medio, eta era berean, honek dakartzan aldaketa sozial-kulturalak direla eta, hezkuntza sistema atzean geratzen  ari da aspektu honetan. Ondo dakigu eskolak gizartearen isla behar duela izan, eta halaber, gizartean ematen diren arazoei erantzuten irakatsi. Gizartea informatizatzen ari den heinean, eskola ere honekin batera eraldatu beharko litzateke. Teknologia berriak kanpoan erabiltzen baditugu, zergatik ez eskola barruan? Garai likidoetarako, hezkuntza likidoa: ur asaldatu, turbulentu hauetan barrerna ito beharrean, bizitzen eta surfeatzen jakingo duten pertsonak eraikitzeko beharra ezin ukatu.

Mapa Semántico de la Modernidad Líquida

Zygmunt Bauman – Hezkuntzak modernitate likido honen baitan eredu berrien beharra dauka.

Inguru hain jariakor baten baitan beraz, epe luzeko konpromezuaz hitz egitea pixka bat fortzatua litzateke: ikerketa soziologiko batzuen arabera, egungo gazteen kezka nagusia ez dela, inondik inora, betirako izango den lanpostu bat aurkitzea. Bizitza osorako izango dena? Bai, zera, ez dute hori nahi: sentitzeko, experimentatzeko, probatzeko irrika daukate. Gazte hauek aldaketez, bizipen berriez beterik dagoen bizitza baterako izan dira prestatuak. Nahi dena jakin beharrean, nahi ez dena argi edukitzeko joera dago.

Zigmunt Baumanen «Hezkuntzaren erronkak modernotasun likidoaren baitan»  liburuak, ideia honetan dauka abiapuntua: inpazientziaren sindromea, hau da, denboraren xahutzea gorrotagarri, gogaikarri iruditzen zaion animo egoera eta ikuspuntuan hezi gaituzte gazteok. Horrela, egun hain ohikoa den kontsumismoa ez da gauza materialen pilaketan oinarritzen, baizik eta hauen erabilera motzaren gozamenaz. Ikuspuntu honetatik, hezkuntza, objetu bezala hautematen da, prozesu bezala beharrean. Horrela, hezkuntzaren kontzeptuak atzean uzten du bizitza guztirako ikaskuntzaren nozioa, erabili eta bota egiten den ikaskuntza nozioarengatik ordeztuz. Ikuspuntu hau gainditzea, da, hain zuzen, hezkuntzak modernotasun likidoaren baitan daukan erronketako bat. Hezkuntzak, bizitzan zehar ematen den etengabeko ekintza bat behar luke izan, eta ez soilik murriztu gaitasun teknikoen sustatzera. Dialogo esparru eta eskubide demokratikoak berreskuratuko dituzten hiritarrak, pertsonak eraikitzea da garrantzitsuena, horrela, beraien eta beraien inguruko etorkizuneko gertaerak kontrolatu ahal izateko. Etengabeko aldaketan dagoen mundu batean, honen baitan gertatzen diren aldaketen abiadura jarraitzeko adina eraginkorra behar du izan hezkuntzak. Hezkuntza likidoaren aurrez aurre gaude.

Deja un comentario