Hezkuntza eta WEB 2.0

XXI. mendeari teknologiaren mendea deritzugu. Hain zuzen ere, internet ezagutza, komunikazio eta hezkuntza eremu nagusia da gaur egun.

Internet eta teknlogia ez da estatikoa, baizik eta etengabeko eboluzio eta aldaketak jasaten duen zerbait. Izan ere, orain dela 10 urte genuen internet (2000 urtean gutxi gora behera) Web 1.0 deitzen diogun horri, ez da gaur egun dugun berdina. Internet eboluziotzen joan da, eta ondorioz oraingoan (2014) Web 2.0 garatu dugu. Aldi berean, 10 edo 20 urte barru izango dugun internet oraindik eta garatuagoa egongo da etabar.

Baina zer da zehazki Web 1.0? Eta Web 2.0?

Web 1.0 :  Honetan, internet dokumentuen sarea da. Interneten sartzen ginen dokumentuak, informazioa bilatzeko eta irakurtzeko. Internet da web 1.0-an «Irakurketarako biblioteka».

Web 2.0: Internet da informazioa irakurtzeko, biltzeko,konpartitzeko eta sortzeko. Hain zuzen, gaur egungo sarea, sare soziala da. Hartzaile izateaz gain guk ere gara sortzaile, modu aktiboan jarduten baitugu interneten. Bildutako informazioa argitaratzeko aukera dugu (esaterako, blogak, twiter bitartez)  eta edozein irakurle informazio hori topatzean honen berri jakin dezake. Era berean, irakurleak, beraiek ere erantzun diezagukete, eta eduki berria sortu gai horren edo beste baten inguruan.

Web 2.0-ren ezaugarriak:

  • Biblioteka Unibertsala: Sarrera irekia, guztiok topa dezagu informazioa.
  • Parte hartze askea, guk geuk erabakitzen dugu zer konpartitu eta zer ez. Zer nahi dugun interneten publikatu.
  • Kolaboraketa, informazio partekatu dezakegu sare sozialen bidez (facebook, twiter etabar). Honek aukera ematen du informazioa azkarrago topatzeko. Hain zuzen, zenbat eta informazioa gehiago zabaldu orduan eta pertsona gehiagora hel dezake.
  • Aktibotasuna, bai informazioa bilatzeko baita sortzeko ere.

Baliabideak:

  • Online informazio iturri eta baliabide ugari. Multimedia, argazkiak, videoak, dokumentuak etabar

  • Hainbeste direla eta garrantzizkoa hauek sailkatzea, antolatzea. Bai errazago aurkitzeko baita argi izateko zer daukagun eta zer ez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Deja un comentario